Hasiera » Proiektuak

Eskola 2.0 programak, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu.

 Helburuak:

  • Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
  • Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
  • Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea
  • Eten digitala murriztea
  • Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea
  • HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA

eskola2.0_handia

Ekipamendua

DBH 1.eta 2. mailan dauden gela bakoitzarako:

  • Armairu elektrifikatuta eramangarrien bateriak kargatzeko eta ekipoak gordetzeko.
  • WIFI ren bitartez sarbide puntu bat.
  • Ikasle bakoitzarako minieramangarri bat.
  • Arbel digital elkarreragilea, proiektore, bozgailu eta euskarri mugikor batekin.

DBH 3. eta 4. mailetan dauden gela bakoitzerako:

  • 15 “-etako eramangarri bat.
  • Arbel digital elkarreragilea, proiektore, bozgailu eta euskarri mugikor batekin.

 

 

 

 

Hezkuntza komunitatearen konpromisoa eta ekintza plana da.

Inguruko giza-ingurumen egoera ulertu eta garapen jasangarriarekin bat datorren kudeaketa, ikastetxearena eta inguruarena, bultzatzea du helburutzat.

Horretarako beharrezkoa da:

  • Hezkuntza planteamendu eta praktikak berrikusi, alegia, ea21 Kurrikuloan txertatu.
  • Giza ingurumen arazoekiko hobekuntza konpromezua hartzea.
  • Jasangarritasunarekin bat datozen estrategiak imaginatu eta esperimentatu bizitzan.
  • Eskola Komunitateak, antolatzen diren Foroetan parte hartzea.
  • Ikastetxea, iharduera jasangarrien eredu bilakatzen saiatu.

Ikastetxez gain, Udaletxeak-Hezkuntza Sailak-eta hainbat Erakundek ere parte hartzen dute plan honetan.

Gure ikastetxea, ITZIO BHI, duela urte batzu hasi zen ea21 inguruko ekintzak garatzen eta egun, 2009-2010/2010-2011 bi ikasturteotarako markatu zen KONTSUMO JASANGARRI ETA ERRESPONSABLEA ren inguruko planarekin diardugu.

1. 2011-2012 ikasturte hau, birziklatze eta kontsumo jasangarria bultzatzen duten praktikak gogoratze eta berrikustearekin hasi gara.

Horrela:

  • Hondakinak biltzeko protokoloa gogoratu zaie ikaslei: ontzi-koloreak…
  • Kontsumoa murrizten laguntzen duten praktiak gogoratu zaizkie tutoretza bitartez.
  • Kartel eta kontenedoren kokatzea berpasatu da eta falta ziren batzu enkargatu dira.
  • Klaustroa informatua izan da, planaren berri emanez.
  • Gela bakoitzean EA21 eko ikasle bat eta ordezkoa aukeratuak izan dira.
  • Datozen asteotan (Urrian), Ingurumen Batzordea(irakasle-ikasle eta ez dozenteek osatua) bilduko da, informatua izan dadin eta zentruko plana konkretatzeko asmoz.
  • Uraren erabilpena zuzena bultzatu
  • Elektrizitate gastua murriztu erabilpen zuzena bultzatuz eta landuz.

2. Honez gain, ikasturte honetan landuko den gai nagusia, MUGIKORTASUNA izango da.

Gai honen barruan:

  • Lurralde okupazioa (espazioa kotxeentzat edo umeentzat)
  • Atmosfera eta kutsadura
  • Eragina Biodibertsitatean
  • Zarata kutsadura
  • Hiri hondakinen sorrera
  • Ondorioak osasunean
  • Erregaien kutsadura

Baita Diputazioak bultzatutako Prebentzio kanpainan, parte hartuko dugu, konpromiso hauek hartuz:

  • %100 birizklatuta dagoen papera erabiltzea.
  • Berrerabili paper erabilia edo inprimakia alde batetik idatzia badago
  • Hondakinak prebenitu eta birziklatzearen kanpainari buruz eskola-komunitateari (gurasoei, ikasleei eta irakasleei) berri ematea.

 

Zuen iradokizun eta ideietara irekiak gaude eta laguntza eskatzen dizuegu, bidea elkarrekin egin dezagun.

Honenbestez agurtzen zaituztegu

ITZIOKO Eskola Agenda 21 eko talde arduraduna

Aholkularitza eta iturriak:

  • Eibarko Udala.
  • Debegesa.
  • Berritzegunea.

maila ertaina

Proiektu honen helburua hezkuntza iraunkorra, ikasle guztiak barne hartzen dituena, kooperatiboa eta integrala sustatzea da; ezagupenen ordez, ikasteko gaitasunak garatuko dituen hezkuntza bultzatzea.

Plan honen ardatzak hauek dira: irakasleen gaurkotzea teknologiaren alorrean eta ikasgaietan eduki digitalak sartzea.

Honetarako Eskola 2.0 proiektua dugu, DBH-ko 1. zikloan aurrera dagoena. Proiektuak irakasleak prestatzeko eta gaurkotzeko plana kontuan hartzen du, baita curriculumeko eduki digitalak sortzea ere.

Hortaz, hezkuntza-prozesuak ikasleen trebetasun emozionalak eta intelektualak indartu behar ditu, ardurak hertzeko prestatu  behar ditu, eta informazioa ezagutza bihurtzeko gai izan daitezen sustatu behar ditu.

Irakasleei dagokienez, funtzio eta perfil berriak sortuko dira: IKT baliabideak erabiltzen dituzten irakasleak, berdinen arteko ikaskuntza, lankidetza sustatzeko.

1.- Gure eskola

ITZIO BHI Eibarren kokaturiko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutu publikoa dugu. Hezkuntza erreforma zela eta 1996-1997 ikasturtean sortu zen, Amaña, Arrateko Andra Mari, San Andres eta Urkizu ikastetxe publikoetako erreferentzia gune modura finkatuz. Ikastetxe hauen beren kokapen geografikoa dela eta, Amaña, Urki eta Urkizu erdaldun gehien daukaten auzoak dira, honek daukan eraginarekin. Jasotzen dugun ikasleriak ikasketak D ereduan egin dituenez, gure ikastetxeak ere, jarraipena emanik, eredu hori eskaintzen du. Euskara dugu, beraz, ikastetxeko komunikazio hizkuntza. Ikasleriaren jatorrizko hizkuntzari buruz gehiengoarena gaztelania dela esan beharra dago, beraz, gutxi batzuk izan ezik, eskolaz kanpo ez dute euskara erabiltzeko aukera handirik. Berezko joera erdararako daukate eta erabilera ezak besteak beste, komunikazio gaitasuna eragozten die. 

2.- Hizkuntza normalkuntza batzordea (HNB)

DBHko Curriculum Garapenerako Dekretuak, hizkuntzari dagokionez, honako hau dio: “Euskaraz, gazteleraz, eta gutxienez atzerriko hizkuntza batez ahozko eta idatzizko mezu zuzenak ulertzea eta autonomiaz sortzea, eta hizkuntza horiek komunikatzeko, norbere pentsamendua antolatzeko eta erabileran inplikatuta dauden prozesuen gainean gogoeta egiteko erabilera”


Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuko identitate ikurretan ikastetxea euskaldun bezala definitu eta euskal kulturaren transmisio, garapen eta indartzearekin konprometitzen da. Hau guztia lortzeko asmoarekin, eskolak Ulibarri programan sartzea erabaki zuen.


Honela, eta ikasle gehienen jatorrizko hizkuntza gaztelania izanik, erdara indartzeak lehentasuna dauka ikastetxeko helburuetan, azken finean, hizkuntza ofizial bietan, ulermen eta adierazpen mailan, gaitasun osoa lortu behar baitute.


Hau guztia ikusirik, Hizkuntza Normalkuntza Batzordea eratu zen orain dela 10 urte (2002-2003ikasturtean) ondorengo funtzioak betetzeko asmoarekin:

  • Hizkuntza Normalkuntza teknikariaren (HNT) proposamenak eta ekimenak landu.
  • HNTak aurkeztutako diagnosia aztertu eta proiektua landu.
  • Urteko Normalkuntza Plana eskolaren urteko planean txertatu.
  • Lanak banatu, esparru desberdinetan zabalduz.
  • Hizkuntza Normalkuntza Plana (HNP) garatzeko ekintzak bideratu, ebaluatu eta
    berbideratu.
  • HNPko helburuak ikastetxeko estamentuetara eraman, ezagutarazi eta sustatu.
  •  Inguruko beste erakundeekin koordinatu eta ekintza bateratuak bideratu.
  •  Euskararen erabilera indartu, bai ikastetxean eta bai bere inguruan ere.

2.1.- Helburuak

HNBren helburu nagusia poliki-poliki eskola osoak euskaraz funtzionatzea da. Xede horrekin, urteko plana antolatzen da non agertzen diren ikasturtean zehar burutuko diren ekintzak.

 2.2.- Partaideak

HNBko partaideak ikasleak, gurasoak eta irakasleak dira. Kurtsoan zehar bilera batzuk burutzen dituzte era ezberdinetako aportazioak eginez.

  • Ikasle batzordea:  Maila eta gela bakoitzeko bi ikaslez osaturik dago. Jolas orduetan egiten diren tartetako batzarretan eta ekintzetan partaidetza zuzena dute.
  • Guraso batzordea: Aurreko urteetan batzorde honetan partaiderik egon ez den arren, aurtengo helburua gurasoak gure artera erakartzea da. Izan ere, beraien ekarpenak guztiz interesgarriak dira.
  • Irakasle batzordea: Bizpahiru irakaslez osatua dago. Beraiek dira Hizkuntza Normalkuntzaren (HN) dinamizatzaile eta bultzatzaileak.

 2.3.- Ekintzak

Ikasturtean zehar hainbat ekintza burutzen dira HNBak antolaturik.

Hauetariko batzuk ikastetxe barruan egiten dira: irratia, idazlan lehiaketa, jai bereziak (euskararen eguna, desfilea, aste santuko jaia), idazle edo eta pertsonaia famatuen bisita, motibazio saioak ….

Beste batzuk, aldiz, ikastetxetik kanpo eramaten dira aurrera: barnetegiak, zinema euskaraz, euskal liburu eta disko azoka …

Gai honen inguruan zehaztasun gehiago nahi badituzue, ikastetxean aurkituko duzue gure urteko plana.

 

 

ITZION IRRATIA (107.3FM)

 

Urteetan egindako lanaren hausnarketa sakon baten ondorioz, jakin badakigu ez dela nahikoa erabilerari begira ekintzak antolatzea, erabilerak ezagutza aldetik oinarri sendo bat eskatzen duelako, beti ere motibazioaren garrantzia ahaztu gabe.

Geroztik, gure asmoak hura izan du abiapuntu, hau da, erabilera ahalbideratzeko motibazioa eta ezagutza ziurtatu.

Ezagutzaren kezkak curriculumari buruzko hausnarketak egitera eraman gaitu. Erabilerak, berriz, duen eragina ikusirik, eta etxeetan, euskera eguneroko bizitzan erabiltzeko duten aukera murritzak kontutan edukirik, proiektu honen xede nagusitzat mintzamena hartzera eramango gaitu.

12 urte hauetan izandako esperientziak hasitako bidean jarraitzera bultzatzen gaitu. Egin dugun balorazioa positiboa izan da eta helburu guztiak zeharo bete ez diren arren, epe luzera neurtu beharko dugun prozesua izango dela ziurtatu dugu helburu eta edukin berdinekin jarraituz.

 

Ahozkotasuna, mintzamena lantzea dugu helburu nagusia, ez baitu iraungo hizketarik gabeko hizkuntzak.

 

  Irratsaioen antolaketa

Ikastetxeko ikasle guztiek hartzen dute parte, lauzpabosteko taldetan banatuta. Astero emitituko diren irratsaioak ikasturtearen hasieran programatzen dira. Euskara arloko hiruzpalau saio erabiltzen dira magazinaren gidoia eta garapena prestatzeko. Azkenik, emititzea tokatzen zaion taldearekin, aste horretan bertan emitituko dute irratsaioa bereziki lantzen da, atalak lotuz eta entsaiatuz.

Itzio institutuan, 1. zikloko ikasleek eta 2. zikloko ikasleek astean behingo emisio bana egiten dute. Irratsaio horien emisioak ostiraletan izaten dira Itzio instituturako, eta emisio ordua aldatzen doa, lehen ordutik azken ordura bitartean.

 

ITZIO-REN web orrian Itzion irratiko irratsaio guztiak entzungai!!!!!

 

Zuen etxeetan, ordea, zuen seme-alabek egindako irratsaioak edozein egun eta ordutan entzuteko aukera izango duzue, oso modu errezean, gainera:

 Itzio-ren WEB orrian sartu, eta gure irratiaren logoaren gainean KLIKATU

ITZION IRRATIA

  

Astean behingo emisioa, SINTONIZATU!

 

ENTZUN ITZAZUE IRRATSAIOAK WEB-ORRIAN, MEREZI DUTE-ETA!!!

 

 

Lurralde ezberdinetatik iritsi berriak diren ikasleen hizkuntza beharrei erantzuna emateko eta euren integrazio prozesuan eta curriculumean sartzen laguntzeko ikastetxeak erabiltzen duen proiektuari deitzen diogu Hizkuntza Indartzeko Proiektua.

HELBURUAK

  • Euskal hezkuntza sistemara iritsi berriak diren ikasleei eskola eta gizartera, hau da, gure sistemara sartzeko bideak erraztea; lehenbailehen  eta ahalik eta baldintza onenetan integratzea.
  • ikasle horiei berariazko laguntza eskaintzea, eta horretarako hizkuntza eta komunikazio gaitasunak euskaraz eskuratzeko laguntza izatea eta irakaskuntza/ikaskuntza prozesua curriculumak egokituz garatzea.

HEZKIDETZA

Gaur egungo gizartean, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko eta genero-indarkeriari aurre hartzeko, ezinbestekoa da egungo eskola mistoa hezkidetzan oinarritutako eskola bihurtzea. Eskola horren erreferentzia pertsonak izango dira eta haien identitateen garapena.

Hezkidetza, hezkuntzan sisteman parekidetasuna lortzeko metodología didaktiko bezala definitu dezakegu. Bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den pertsonen hezkuntza litzateke. Hau da, neskak zein mutilak genero maskulinotik eta femeninotik aske heztea da gure helburua, gizarte sexista batek eskatzen dizkien errolak kontutan hartu gabe.

 

  1. EKINTZAK

 

  • Azaroaren 25: Genero indarkeriaren aurkako eguna.
  • Martxoaren 8: Emakumeen nazioarteko eguna.
  • Maiatzaren 17: Homofobia, lesbofofia, transfobia eta bifobia aurkako nazioarteko eguna.
  • Heziketa afektibo-sexuala tailerrak maila guztietan.
  • Ikasleen hezkidetza talde bat sortu egingo diren ekintzak dinamizatzeko.
  • Gurasoen hezkidetza talde bat sortu gai honi buruzko solasaldiak egiteko.
  • Emozioak kudeatzeko tailerrak (Elkarbizitza taldekoen ardurapean).
  • Urtean zehar inkesta batzuk pasatuko dizkiegu ikasleei haien arteko giroa nolakoa den jakiteko, eta berdinen arteko tratu txarrak dauden ala ez detektatzeko.

 

Goian zehaztu ditugun ekintzak ikasleekin batera burutzen ditugu urtero. Ekintza horiez gain, ikasturtean zehar interesgarri iruditzen zaizkigun bestelako jarduerak antolatuko ditugu.

 

  1. PARTAIDEAK
  • IRAKASLEEN HEZKIDETZA BATZORDEA
  • Ikasleen HEZKIDETZA BATZORDEA
  • Zuzendaritzako kidea

 

HEZKIDETZATWITTER sartzeko linka

https://twitter.com/hezkideitzio

 

edo twiterrean bilatu
hezkidetzaitzio