Hasiera »

Ongi etorri. Derrigorrezko bigarren hezkuntza (DBH) eskaintzen duen ikastetxe publikoa gara.

 Itzio Ikastetxeak zure eskuetan jarri nahi du komunikaziorako tresna berri bat, Eibarko familiei eta herriari, gure berri eman nahian. Euskaraz bizi den eskola, giza harremanak ongi zaintzen eta balore sendoak eskaintzen dituen eskola da. Bertan ikasleak -neska eta mutilak-, gurasoak, irakasle eta lankideak familia giroan bizi izaten saiatzen dira. Irakaskuntza osatzeko eta garapen pertsonala, kulturala eta akademikoa lortzeko, esparru zabaleko jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak eskaintzen ditugu.

Ikasleen lan ohiturak bultzatzen ditugu. Beren formakuntza sakona eta edukien maila egokia bermatzeko, eguneroko lana eta ardura sustatzen ditugu.

Irakasleen etengabeko formatze eta gaurkotzea. Departamentu didaktiko bakoitzak urtero Ikastetxeko irakaskuntza maila bermatuko duen formakuntza plana antolatu eta garatzen du.

ITZIO BHIko Elkarbizitzaren Definizioa

Elkarbizitza positiboz ulertzen dugu, Ikastetxeko guztion arteko harremanak errespetuzkoak izatea, arazoak hitzeginez konponduz, askatasuna, eskubideak, betebeharrak eta sentipenak kontutan hartuz. Pentsakera desberdinetan, bai sexu, arraza, etnia, genero, giza-jatorri eta abarretan aniztasuna onartzea.

Eskola Komunitateko partaide guztion artean (irakasle, ikasle, familiak, AZP) adostu beharko genituzke arauak.

Elkarbizitza arauak, ulertuta, barneratuta eta beteta eguneroko bizitzan giro hobea isladatuko dute, diskriminazio positiboa, aukera tratu berdintasuna, arrisku eta segurtasuna bermatzeko egin beharra ziurtatuz.

Ikastetxeko gatazkak konpontzeko orduan, elkarrizketa eta errespetatuz konsensuetara ailegatzea ezinbestekoak izango dira, beti ere jarrera baikorra izanez eta bakoitzak bere ardurak onartuz.

Elkarbizitzaren behatokia

Era honetara dago osatuta:

  • Zuzendaria
  • Orientatzailea
  • Bi irakasle
  • Bi ikasle
  • Hiru guraso
  • AZP bat