2018-03-27
 
 Dagoeneko baditugu irabazleak. Boto gehien jaso duen e-berbaGORROTER izan da hater adierazteko, eta epaimahaiak PLANTITXURAe-berba hautatu du postureo hitzaren pareko.

GORROTER berba Karmen Sarasketak asmatu du, eta bera izan da herritarren saria jaso duena. Epaimahairen saria zozketa bidez eman da; izan ere, PLANTITXURA berba asmatu duena izen-gabe moduan aurkeztu da lehiaketara. Zozketaren irabazlea Gaztelekuko Ongi etorri euskarara egitasmoko ikasle taldea izan da. Gaztelekuan bertan egin zen sarien banaketa eta bertan egon ziren Itzioko gure ikasleak diren Guada Cáceres eta Nabil Benslaiman gazteak taldearen ordezkari bezala.

Honako hauek izan dira boto gehien jaso dituzten gainerako e-berbak:eragiler (influencer), bideomari (youtuber), pitofoto (meme), zapuzt(spoiler), txio-buru (trendig topic), neurretratu (selfie), sasimezu (fake) ,ZZI (DIY).

  

 

Itzio BHI
telefonoa943 70 22 89
helbidea
Arrate Bidea, 24 - 20600 EIBAR (Gipuzkoa)
Harremanetarako

Kokapena
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua