2018-01-23

3.mailako Jon Martinez izan da BooktuberBoom lehiaketako lehen edizioko irabazlea.

Gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz Eusko Jaurlaritzako Liburutegi zerbitzuak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak elkarlanean antolatutako BooktuberBoom lehiaketaren sari-banaketa ETB1eko “Gure Kasa” programan egin zen eta epaimahaiaren saria Jon Martinez, 3.mailako ikasleak eskuratu zuen. Epaimahaiko kideen berbetan, Eibarko booktuber gazteak “naturaltasun handiz ematen ditu azalpenak eta booktube baten helburua lortzen du, liburua irakurtzeko gogoa piztea, alegia“.

Jon Martinezek aurkeztutako booktubea Kazabonek idatzitako “Erotik” liburuan dago oinarritua. ZORIONAK JON!!!!!

 

 

Itzio BHI
telefonoa943 70 22 89
helbidea
Arrate Bidea, 24 - 20600 EIBAR (Gipuzkoa)
Harremanetarako

Kokapena
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua